(argazkia: Adolfo Lacunza)

Hiart Leitza: “Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu”

Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek.

Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz.  Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea…

Letrak inguruneari begiratzen dioten bidai poetikoak bihurtzen ditu. Horrela, aspaldi gertatutakoak ez ahazteko deia egiten dute Haien izenean kantuan, eta orain gertatzen ari direnei erreparatzeko oihua Gosea abestian errefuxiatuen egoera gordina azaleratuz, Sinesten dizut eta Sorgin errebeldeak piezetan emakumeen aurkako indarkeria salatuz. Berriz abestian Altsasuko auzia hartu dute hizpide. Diskoari izena ematen dion Erraitetatik kantuak aldiz, omenaldia egin nahi dio euskal musikari, eta Mixina marrauk gure ohiturak ez galtzeko aldarria egiten du. Hitzen edertasunari gorazarre eta hausnartzeari gonbitea egiten die Galderak, Hiriak eta Gu abestiek.

Musika eraginei dagokienez, The Pogues eta Flogging Molly bezalako taldeak dira erreferentziak, hori bai; taldearen hizkuntzara, instrumentuetara, ahotsetara….finean Beietz!-en izaera propiora egokituz.

Taldea berria den arren, 2018an sortua, musikariek eskarmentu luzea dute: Peio (bateria) eta Hiart (ahotsa) Skalariak taldearen sortzaileak dira, Amaiak ibilbide luzea du bibolinarekin, baita Maiderrek (wisthlea), Martinek (baxua) eta Oihanek (gitarra) ere euren musika tresnekin.

Zabaldu: