Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Apirilaren 13tik 18ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobideren eskutik.

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak urteroko hitzordua abian jarri du, XV. Euskal Sormen Laborategia; apirilaren 13tik 18ra bitartean, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo dira, arte eszenikoetako hainbat alor hobetzen eta tekniketan sakontzen, eskarmentu handiko profesionalek gidatuta.

Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da Aulestin urtero antolatzen dutena: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Artedramak azaldu duenez, “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, sei irakasleren tailerrak prestatu ditugu”.

“Aberatsa da oso gure eszena, eta urtez urte euskal antzerkiak sentsazio eta gogoeta berriak sorrarazten dizkigu”, azaldu dute Artedramako kideek. “Urtez urte eginiko lanaren emaitzak fruituak eman ohi ditu eta zorteko gara, gure mundua sortzen baikabiltza, talentu handiz hornituriko artistak bidelagun ditugula”. Era horretan, aurten ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobideren eskutik.

Euren ibilbidearen eta euren ikastaroen xehetasun guztiak hemen!

Hamalau leku besterik ez dauzkatela nabarmendu dute eta jendea animatu dute, ahalik eta azkarren, bertan izena ematen info@artedrama.com helbidera itdatzita edo 636 55 22 44 telefonora deituta.

Zabaldu: