Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ ikuskizuna sareetan estreinatu dute

Posted on 2020-04-03 by KulturSharea

Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute eta Etxean, euren azken ikuskizuna, Youtubeko kanalean estreinatu dute, gaur,  15:00etan. “Badakigu egoera arraro samarra ari zaretela bizitzen. Geu ere berdintsu gaude Auskalomendin; etxean sartuta. Baina berri oso on batekin gatoz oraingoan. Badakizue zer ari garen gure etxean egiten? Gure aurtengo ikuskizunak horren inguruan hitz egiten du, hain zuzen ere: etxean sartuta egonda ere zenbat abentura bizi daitezkeen bertan, irudimena eta sudur gorriaren laguntzaz! Eta une hauetan Etxean izeneko ikuskizun berria zuekin partekatu nahi dugu! Ikusi, gogotik barre egin dezazuen”.

Etxean ikuskizuna haur zein helduentzako klown ikuskizun musikala da: “etxeko guztientzat!”, azaldu dute pailazoek. “Denon eskura utziko dugu mundu guztiak geure umoreaz goza dezan”. Pailazoen funtzio historikoetako bat hori izan baita beti; euren komunitatearen barre egiteko beharra asetzea, hain zuzen. “Pertsonak barre egitea beharrezkoa du, ulertzeko, ezagutzeko, hazteko eta errealitatea asimilatzeko”.

Horretarako pailazoek egunerokoaren imitaziora, keinuetara… jotzen dute eta egoeren zorroztasun kulturala leuntzen denean, burla sortzen da eta ondorioz, barrea. “Beraz, egin dezagun barre elkarrekin!”.

You may also like

Maialen Berasategik bakardadearen erromantizazioa landu du ‘Erreplika’ lehen nobelan
Posted on 2026-10-28 by KulturSharea
Eleberriak idazlegai gazte baten eta hark miresten duen idazle [...]
Uxue Razquinen amaren galerari buruzko lekukotasuna euskaratu du Irati Jimenezek
Posted on 2026-10-21 by KulturSharea
2025ean gaztelaniaz argitaratutako Cómo se le dice adiós a una madre [...]
Jon Gerediagak ‘Kontuz, Ikaro!’ antzezlana kaleratu du
Posted on 2026-10-15 by KulturSharea
Ikaro mito greziarra abiapuntu hartuta, askatasunari, nortasunari eta [...]
Periferiari beste begirada bat eman dio Nerea Arrienek ‘Gorputzen aldiriak’ liburuan
Posted on 2026-10-14 by KulturSharea
Hiriaren bazterreko auzo batean kokatu ditu Arrienek elkarrekin [...]
Gorka Etxebarriak Herri Batasunaren sorreraren testuinguru historikoa aztertu du
Posted on 2026-10-06 by KulturSharea
Euskal Herriko trantsizio garaiko mugimendu politiko, sozial eta [...]
Gizon izateko agindua auzitan jarri du Aritz Galarragak ‘Izan gizona’ saiakeran
Posted on 2026-09-17 by KulturSharea
Gizontasuna nola eraikitzen den eta gizarteak ezarritako gizon ereduak [...]
Xabier Mendigurenek Morlanseko hilketa ekarri du literaturara
Posted on 2026-09-17 by KulturSharea
Memoria historikoa eta euskal gatazkaren inguruko gogoeta landu ditu [...]
Ganbara Ostatua: jatorria, taldearen izaera eta oholtza gainean eskaintzen duten proposamen artistikoa
Posted on 2026-07-03 by KulturSharea
Donostiako Antigua auzoan sortutako Ganbara Ostatua taldeak bere [...]
‘Termita’ eleberria, ahots deseroso, aske eta errebelde bat
Posted on 2026-07-02 by KulturSharea
2025eko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Termita eleberriak [...]
123…63

Page 1 of 63

Zabaldu: