[Bideoa] Kulturgintza hizpide Gure Eskuk abiatutako solasaldi digitalen ziklo berrian

Garbiñe Ubeda idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea, eta Hedoi Etxarte idazle eta Katakrak liburu dendako kidea aritu ziren atzoko solasaldian.

Gure Eskuk Gelditu. Hausnartu. Erabaki. izeneko solasaldi digitalen ziklo bat martxan jarri du bere Youtubeko kanalean. “Bizi dugun osasun krisiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu; gure gizartearen indargune nahiz ahuleziak muturrera eraman eta azalera ekarri ditu. Hamaika auzi zeuden mahai gainean krisi honen aurretik ere, baina ezin uka egoera honetan gai askok eta askok esanahi berezia hartu dutela”. Gai horietako bat da, hain zuzen, kultugintzarena, solasaldi sorta honetan aurrenekoa.  Kultura: apustu egiteko garaia izenpean, Garbiñe Ubeda idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak, Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgileak, eta Hedoi Etxarte idazle eta Katakrak liburu dendako kideak parte hartu dute lehenengo saioan. Denek ikusten dute krisialdia kultur ekosistema birpentsatzeko abagune gisa.

Printzipioz, bost saio izango direla iragarri du Gure Eskuk. Hurrengoak honako hauek dira:

Espazio publikoaren itxiera
Apirilaren 28an —19:00— *Euskaraz
Mario Zubiaga politologoa, EHUko ikertzaile eta irakaslea, eta Gure Eskuren Zuzendaritza Kontseiluko kidea eta Xabier Barandiaran soziologoa, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta GFAko estrategia arduraduna.

Gobernantza ereduaren krisia
Apirilaren 30ean —19:00— *Gaztelaniaz
Jaume Lopez Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea eta Zelai Nikolas legelaria eta Gure Eskuren Zuzendaritza Kontseiluko kidea.

Elikadura eta kontsumoa: teoriatik praktikara
Maiatzaren 5ean —19:00— *Euskaraz
Gotzone Sestorain Zabaleta baserritarra eta Etxalde sindikatuko eta Leitzeko kontsumo taldeko kidea, eta Mirene Begiristain Zubillaga ekonomilaria, EHUko ikertzaile eta irakaslea, eta EH Kolektiboko zein OlatuKoop kooperatiba sareko kidea.

Sistemaren krisia
Maiatzaren 7an  —19:00etan— *Gaztelaniaz
Amaia Perez Orozco ekonomialari eta aktibista feminista eta Jule Goikoetxea filosofo politikoa, ikertzailea, irakaslea eta aktibista feminista.

 Elkarrizketak zuzenean ikusi ahalko dira, baita gerora ere Gure Eskuren kanalean egongo dira ikusgai, “edukia ahalik eta gehien zabaltze aldera”.

Zabaldu: