Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da.
Novis Corpus 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da, beren argazkien bidez konfinamendua islatu nahiz izan dute. Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. San Telmo Museoaren webgunean ikus daiteke, osorik, eta salgai ere badago, librocuarentena@gmail posta elektronikoaren bidez. Salmentaren onurak osasun-langileentzat izango direla jakinarazi dute.
Gabriela Cendoya Bildumarekin lotutako programazioaren barnean, San Telmo Museoa proiektu honen laguntzaile izan da, webgunearen bidez, argitalpenaren hedapena ahalbidetuz.
Hala, 2020ko martxoaren 15ean, konfinamendua hasi eta egun gutxira, Uzedak ideia bat plazaratu zuen sare sozialetan. “Garrantzitsua zirudien, oraindik ulertu ezin genuen aldi batean sartu ginenean, arrasto bat gordetzea, eta modu kolektiboan zentzua izango zuen proiektu batekin biltzea, bakoitza bere etxean zegoela, elkar ezagutu ala ez!”, azaldu dute.
Hasieran, apalki, liburu baten ideia sortu zen. Koaderno soila eta “pobrea” izango litzateke, merkea denek erosi ahal izateko, eta, batez ere, etekinen bat sortzeko. Onura hori proiektuari zentzua emateko modu bat zen, ahulenak salbatuz egunero lan egiten dutenei laguntzeko.
Cendoyak berehala egin zuen bat deiarekin, eta beste 46 argazkilari gehiago iritsi ziren, baldintza eta jatorri guztietakoak. Uzeda eta Cendoya Christophe Le Toquinekin eta Francisco Llop Valerorekin elkartu ziren laguntza tekniko eta logistiko bat ziurtatzeko. Maketazioan, aurreinprimaketan eta inprimategian pentsatu behar zen, liburuaren errealizazioa ziurtatzeko. Argazki-liburua izango zena osatzeko eta narrazio bat errazteko jarraitu beharreko arau batzuk ezarri ziren: zuri-beltzeko bi eta bost argazki artean bidaltzea, egile bakoitzeko bi argazki aukeratuz, orrialdeetan a sangre jartzeko.
Novis Corpus titulua Patrick Maillek proposatu zuen, parte-hartzaileetako batek. Latinezko gorputz berria izango litzateke lan honetarako adierazlea, etxean giltzapetutako eta guztiok mehatxatzen gintuen birus hilkorraren aurka borrokatzeko organismo berri indartsuago bat sortzea, erantzun kolektibo bat, mehatxu hori hartzeko modu bakarra.
Hamar egunetan iritsi zen 48ko corpusa eta edizioari ekin zion, gure historia kolektiboa kontatzeko hautatuz, forma bat, erritmo bat bilatuz. 96 argazki, egile bakoitzaren ziurgabetasunaren eta egonezinaren aurreko egoera adierazteko hainbeste ikuspegi eta modu irudikatzen dituztenak.
“Novis Corpus iluna da giltzapean eta antsietatean, beldur eta ziurgabetasunez, oihuz eta isiltasunez betea. Argitasuna ere bilatzen du, argira itzultzea, desiratutako eta baretutako etorkizuna. Larruazalean, gure oroitzapenez betetako etorkizuneko denbora deskribatu nahi du. Liburu hau orbain bat da, denok harro egoteko modukoa. Elkarrekin indartsuago egingo gaitu”, adierazi dute.
Egunero bizitzak salbatzen lan egiten duten osasun-langileei emango zaie salmentaren bilketa osoa.
Parte hartzaileak: Marie Geneviève Alquier, Pascal Anders, Brigitte Bauer, Christopher de Béthune, Miguel Ángel Blanco, Alex Bocchetto, Cristina Brea Lodeiro, Rocío Bueno, Cristiano Buffa, Gabriela Cendoya Bergareche, Pierre Defaix, Serge Elissalde, Pía Elizondo, Emmanuelle Gabory, Anna Galí, Alfonso Gómez, Ramiro Gomez, Amaia González, Blas González, Héctor Jácome, Katarina Johnson, Lu Lantana, Christophe Le Toquin, Francisco Llop Valero, Alex Llovet, Juan López, Patrick Maille, Paco Martí, María Martínez Artola, Jeanne Minier, Oriol Miñarro, Roberto Morales, Antonio Moreno, José Luis Moreno, Aitziber Orkolaga, Pako Pimienta, Annakarin Quinto, Paco Ramos, David Salcedo, Luis Salinas, Antonio Segura, Marc Tallec, Paco Tamayo, Rafael Tanaka Monzó, Joan Teixidor, Teresa Uzeda, Pierre de Vallombreuse eta Joël Van Audenhaeges.