Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina hil da

Kanboko Anditeya zahar-etxean zendu da, 97 urte zituela.

Pierre Andiazabal Saint-Pierre apaiz eta itzultzailea Urruñan 1923an sortua, Kanboko Anditeya zahar-etxean zendu da, 97 urte zituela. 1964 urteaz geroztik euskaltzain urgazle zen eta 2000ko urriaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, garrantzi handia izan zuen meza euskaraz ematearen aldeko mugimenduan. Xipri Arbelbideren hitzetan, “euskarazko liturgiaren aita” izan zen.

Bere idazlanen artean Meza denborako deiak (1961), Igandetan elizan [prest] (1988) eta Mezatako deiak (1986-1988) aipatu izan dira. Azkenetakoa, Igande eta bestetako irakurgaiak, 2008an argitaratu zuen.

Zabaldu: