Fito Rodriguezek hainbat idazle handiren inguruan hitz egin du: Virginia Woolf, Jose Luis Sampedro, Phillip Roth, J.M. Coetzee, Albert Camus, Antonio Tabucci, Roberto Bolaño, J-P Sartre…
“Literaturak ezagutzen ez ditugun munduak ikusteko aukera ematen digu, baita mundu horien gainean hausnartzeko beta eskaini ere. Eta euskal itzultzaileek hizkuntza guztien liburuak irakurgai bihurtzen dizkigute”, adierazi du Booktegi liburutegi digitaleko arduradun Aritz Brantonek. Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoz, jarri zuten martxan webgunea duela hiru urte, “Guztion liburuak, guztiontzat” esaldipean.
Hala, liburutegi digital honek mota guztietako euskarazko liburuak dohainik deskargatzeko aukera ematen du, baina ez hori bakarrik, audio-liburuak entzuteko beta ere badago eta baita idazleei egindako elkarrizketak, solasaldiak eta saio bereziak ikus-entzuteko ere.
Booktegik ibilbide laburra egina duen arren, emaitzek bizirik dagoela erakusten dute. Azken asteetako konfinamenduarekin gainera, gorakada nabarmena izan du eta bisiten kopurua zazpi aldiz hazi da.
Egitasmoa hazten ari da eta horren adibide da martxan jarri duten atal berria: Nire literatik audio-atala. Fito Rodriguezek hainbat idazle handiren inguruan hitz egin du: Virginia Woolf, Jose Luis Sampedro, Phillip Roth, J.M. Coetzee, Albert Camus, Antonio Tabucci, Roberto Bolaño, J-P Sartre…”. “Hurrengo batean beste hainbat idazle euskaldunek idazle ezberdinen inguruan hitz egingo digute, eta Nire literatik aberastuz ibiliko gara”, adierazi du Brantonek.
Nire literatik ez da Booktegik dakarren nobedade bakarra, udazkenean oraindik irakurtzen ez dakiten umeentzako atala estreinatuko dutela iragarri dute.