La llave del alma obra da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz, garatzen ari diren Aita izeneko proiektuaren lehen adierazpen bisuala.
Asier Irazabal eta Hernan Quipildor artistek beren obra erakutsiko dute Bilboko Alondegiako pareta nagusian, udan zehar, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan.
La llave del alma obra da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz, garatzen ari diren Aita izeneko proiektuaren lehen adierazpen bisuala. Alde horretatik, La llave del alma lanak proposatzen duen hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daiteke, hamabi ikurren bidez. “Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat irudikatzen du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia”, azaldu dute antolatzaileek . “Sinbolo horiek esanahi garbia duen hizkuntza batera iristeko erabili behar dira, gizaki bezala hobeto elkar ulertzeko”.
Sortzaileen arabera, “enpatia teknologia organikoa da, bide ematen dio denbora eta espazioa gainditzen dituen konektibitateari, eta intuizio osatuagoa garatzen du gizakiaren esanahiari buruz. Horrek kontzientzia bat sortzen du, gure izatea ‘bereizia’ izatearen ilusioa desegiten duena eta ulermen zabalagoa izateko aukera ematen duena”.
Hernan Quipildor (Argentina, 1972) artista autodidakta da. Ekonomia eta Filosofiako graduondoko ikasketak egin zituen Milanen eta Londresen, eta 2003tik hona, batez ere, Londresen bizi da. 2016. urtean El gesto (2016) argitaratu zuen, kontzientziaren inguruko kontzeptuak eta errealizazioak partekatzeko asmoz idatzitako liburua. 2016. urteaz geroztik, Aita proiektu artistikoa hartu du ardatz, Irazabalekin batera, liburuan aurkeztutako edukiak bisualki zabaltzeko eta ikasteko modu berriak aztertzeko.
Asier Irazabal (Bilbo, 1978), pop kulturan eta errealaren estetikan aritzen den artista bat da, eta bideoan harrapatutako ‘reality-a’ du adierazpide nagusia. Irazabalek telebistako ekoizpenean jardun du bere ibilbideko zatirik handienean, eta hamarkada bat baino gehiago darama Londresen bizitzen. Hiri horretan osatu zituen ikasketak, Westminster-eko Unibertsitatean, eta telebistan, bideoan eta Interneten espezializatu zen. Gaur egun, Aita proiektua garatzen ari da, Quipildor-ekin batera, keinu bateratu gisa, eta hori ere bizimodu bihurtu da.