Donostiako Jazzaldiak Iñaki Salvador, Jorge pardo eta Chano Rodriguez sarituko ditu

Hilaren 22tik 26ra izango da aurtengo jazzaldia.

Donostiako 55. Jazzaldiak sari bana emango die Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Chano Dominguez musikariei. Antolatzaileen esanetan, “ukaezina da ematen diren sari hauen egokitasuna, kontuan izanda Pardok, Salvadorrek eta Dominguezek ibilbide bikaina egina dutela musikaren eremuan, eta kontinenteko jazz musikari gailenen artean daudela”.

Jazz munduko musikarien ibilbideari aitortza egiten die jaialdiak, urtero, bere sariaren bidez. Orain artean, besteak beste, honako hauek jaso dute: Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Bebo Valdes eta Wayne Shorter.

Sari hauek Jazzaren arloan “ibilbide bikaina” duten musikariei ematen zaie eta, besteak beste, honako hauek jaso dute: Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Bebo Valdes eta Wayne Shorter.

Iñaki Salvador piano jotzaileak nazioartean proiekziorik handienetako bat duen jazzeko euskal musikarietako bat da. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako soinu-bandak egin ditu, hainbat disko argitaratu ditu bai bere izenean bai beste batzuekin lankidetzan. Jaialdiaren arabera, “aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten hainbat proiektu sortu ditu eta jazzeko euskal talde garrantzitsuenetako kidea izan da”. Besteak beste, honako musikariekin lan egin izan du: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gomez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquin Chacon, Alvin Queen,…

Jorge Pardo flauta eta saxofoi jotzailea da eta jaialdiaren arabera, “inork ez du Estatu espainiarreko jazza berak baino hobeto interpretatzen”. Besteak beste, honako musikari hauekin lan egin izan du: Chick Corea, Paco de Lucia, Wagner Tiso, Camaron, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Dominguez, Javier Colina,… “Europako jazzaren ahotsik sendoenetako bat eta musikari flamenkoen artean berritzaileena dela esan daiteke”.

Chano Dominguez piano jotzaileak sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso dituela azaldu du jaialdiak. “Beti gustura utzi izan du Donostiako Jazzaldiko publikoa”. Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin izan du.

Zabaldu: