Bilboko Arriaga antzokiak jasoko du ikuskizunaren estreinaldia, urriaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean. Streaming bidez ikusteko aukera ere egongo da.
Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalek idatzitako eleberria, komedia musikal gisa estreinatuko dute taula gainean. Patxi Barcok zuzendu du obra, eta dramaturgiaz ere arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza bere aldetik, Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena da. Bilboko Arriaga antzokiak jasoko du ikuskizunaren estreinaldia, urriaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean.
Taula gainean
Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano ikusiko ditugu taula gainean. “Arriaga antzokiko arduradunen arabera, lantaldeak “modu ezin hobean” uztartzen ditu kantak eta antzezpena. “Abesti eta barre artean, euskara hobetzeko eta landa inguruko bizitzari buruz ikasteko ahaleginean, Juan Martin gazteak bizi dituen gorabeherak kontatzen dira”, azaldu dute.
Sagastizabalek idatzitako liburua 1976an izandako bizipenetan oinarritzen da. Juan Martin gazte donostiarra euskaldun berria da eta baserri batera doa bere euskara hobetzeko asmoz. Bertan, etxeko alabaz maiteminduko da: Ixabel.
Bilboko Arriaga antzokiko estreinaldia, streaming bidez ikusteko aukera egongo da mundu osoan zehar, Etxepare Euskal Institutuaren bidez.
Sarrerak www.teatroarriaga.eus webgunean eta antzokiko txarteldegietan eskuratu ahal izango dira.