Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Azken ordura arte egiteko erabakia mantendu bada ere, jaialdia azaroaren 6tik 21era aurreikusita zegoen, azkenean ezinezkoa izango da eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du antolakuntzak.

Donostia Kulturak aurtengo Literaktum jaialdia atzeratzea erabaki du, erakunde publikoek Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituzten azken neurrien ondorioz.

Jaialdia azaroaren 6tik 21era bitartean egitea aurreikusita zegoen eta azken ordura arte egiteko erabakia mantendu bada ere, azkenean ezinezkoa izango da eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du antolakuntzak.

Hala ere, lehendik iragarrita zeuden jarduera osagarri batzuk (bi erakusketa eta hainbat haur ekitaldi) gauzatzeko asmoa dutela azaldu dute.

Donostia Kulturak barkamena eskatu du jaialdia atzeratzeko erabakiak ekar ditzakeen eragozpenengatik, eta datozen edizioetan ekimena indartzeko erabakia berretsi du.

Zabaldu: