2021eko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Otsailaren 1era arte bidali ahal izango dira lanak.

Errenteriako Berdintasunerako Azpisilak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin batera, Mariasun Landa sarien hamaikagarren edizioa antolatu du. Ekimen honen xedea gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola…) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea da. Sari hauen bidez, emakumeek egindako ekarpena ikusarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hau. Lanak otsailaren 1era arte bidali ahal izango dira udaletxeko erregistro orokorrera edota Errenteriako ZU! zerbitzura. Epaimahaiak martxoaren bukaera aldera jakinaraziko du erabakia.

Parte hartu nahi dutenek 18 urte edo gehiago izan beharko dute eta aurkezten dituzten lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Partaide bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Formatuari dagokionez, lanak 3.000 eta 6.000 arteko karaktere-kopurua izan beharko du, ordenagailuz idatzia eta DIN A4 formatuan. Idazlanaren edukiarekin lotutako kalitate oneko irudiak ere aurkeztu beharko dira (gutxienez 2 eta gehienez 4).

Honako sari hauek banatuko dira: Emakumezkoen Begirada, emakumeen artean aurkeztutako lanik onenarentzat (450 euro), eta Emakumezkoen Begirada gainerako idazlan guztien artean lanik onenarentzat (450 euro). Gainera, bi idazlan irabazleak hurrengo urteko Oarso aldizkarian argitaratuko dira. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lehiaketaren oinarriak helbide honetan daude ikusgai.

Zabaldu: