Ahotsenea sortzaileen topagunea izango da 70 kontzertu eta 42 solasaldi baino gehiagorekin

(Argazkia: EITB)

Ahotseneak ez du etenaldirik izango abenduaren 5etik 9ra bitartean Durangoko Azokan. Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko.

Landakoko solasaldien gunean idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan. Euskal literaturaren erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu eta idazle askok euren azken nobedadeen berri emango dute: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa – Erein, Oier – Erein), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa – Susa, Mecanografiak – Txalaparta), Katixa Agirre (Amek ez dute idazten – Elkar), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea – Susa), Pako Aristi (Rosa itzuli da – Erein), Idurre Eskisabel (Goseak janak – Susa), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua – Txalaparta), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak – Elkar) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Joseba Tapia izango dira horietako batzuk.

Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat elkartek ere Ahotsenean aurkezpenak egingo dituzte: EHAZE, Gasteizko Gaztetxea, Emagin elkartea, Eztena…

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira eszenatoki bietara. Euskal musikaren erreferente mordoa egongo dira Ahotsenean, batzuk aipatzearren: Guda Dantza, Anita Parker, Txapelpunk, Mconak, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Skasti, Larregi edo Leihotikan musika taldeak.

Azken urteetan musika talde ezagunetan aritu diren hainbat musikarik ere euren proiektu berria aurkeztuko dute Ahotsenean: Hezurbeltzak (Jon Maia eta Gorka Hermosa), Era Batera (Gatibuko Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, Ken Zazpiko BeƱat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza) eta Xabi Bandini (Kerobia taldeko abeslaria). Baina talde ezagunez gain, euren lehenengo diskoa kaleratuko duten taldeak ere egongo dira Ahotsenean: Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak, besteak beste.

Musika estiloei dagokionez, aniztasuna izango da Ahotseneako ezaugarri nagusietako bat: bakarlariak (Josu Bergara, Inun, Eneritz Furyak…), rap edo hip-hopa (Aneguria, Gatom, Bad Sound…) eta abar. Nabarmentzekoa da aurten autoekoizpenek izango duten protagonismoa.

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: