(argazkia: Tabakalera)

Arte garaikidera hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute Tabakaleran

Saioak martxoaren 11tik maiatzaren 5era bitartean egingo dira Donostiako Tabakalerako erakusketa aretoan.

Donostiako Tabakalera zentroak Arte-makina (II) ikastaroa antolatu du martxoaren 11tik maiatzaren 5era bitartean erakusketa aretoan.

Artelanari zuzenean zer den edo zer irudikatzen duen galdetzetik haratago doan arte-garaikide ikastaro honek artearen inguruan eta sortu den testuinguruan begiratzeko planteamendua du. Antolatzaileen arabera, “hilabetero Tabakalerako arte garaikide erakusketarekin lotutako saio bat prestatzen duen gonbidatu bat jasoko dugu, edukietan sakondu eta baliabide-kutxa kolektiboa sortzeko helburuz. Artearen inguruko eztabaida eta ideia berriak aktibatu nahi dira”.

Azaldu dutenez, “artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzakegu. Nik ez dut arteaz ulertzen esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean”.

Saioak:

Martxoaren 11n (18:00-20:00)

Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza erakusketara sarrera orokorra Tabakalerako lantaldearen eskutik.

Martxoaren 18an (18:00-20:00)

Angela Bonadies

Apirilaren 15ean (18:00-20:00)

Natalia Vegas

Apirilaren 29an (18:00-20:00)

Ixiar Garcia Urbieta

Maiatzaren 6an (18:00-20:00)

Iñaki Imaz

Saioetan parte hartzeko izena eman beharko da, hemen. Saio puntualetan parte hartzeko aukera ere eskaintzen da hezkuntza@tabakalera.eu helbidera idatzita.

Zabaldu: