AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu iganderako

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

AEK-k unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokitutako ekitaldi xumeak antolatu ditu datorren martxoaren 28rako, igandea, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko herrialde guztietan.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzeko asmoz.

Hala, igandean AEK-ren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, Euskal Herrian Euskaraz abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den Lekukoa mingaina bertso-rapa. Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak… arituko dira, besteak beste.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpainak ere zabalik jarraitzen du. “Korrika atzeratzeak zuloa eragin du AEK-ren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi dugu”. Ekarpenak hemen egin daitezke.

Azkenik, mota guztietako eragileekin lan ildo komun bat ere jorratzen ari direla nabarmendu dute AEK-ko kideek. “Gobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen-euskalduntzean. Era berean, apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota”, adierazi dute.

Iganderako informazio guztia, hemen.

Zabaldu: