Argazkia: Marion Lastiri - EKE

Maite Barnetcheren emankizunak Uztaritzeko Euskal Kulturaren erakundearen egoitzan ikusgai

Telebistan euskaraz lan egin zuen lehenengo esataria izan zen Maite Barnetche, 1971tik eta 1986 urtera arte ibili zen lanean eta Ipar Euskal Herria osoa kubritu zuen. Guztira 73 herritan sortutako 300 saio baino gehiago egin zituen Euskal Herria Orai eta Gero izenpean eta denak Frantziako ikus-entzunezko artxibategian egon dira orain arte. Pantxoa Etcehegoin Euskal Kultura erakundeko zuzendariaren arabera, “ Barnetcek lan handia egin zuen, kulturaz gain, hainbat gai jorratu zituen: laborantza, arrantza, industria, gai sozialak…” Pieza hauetan lekukotasun oso aberatsak ageri dira, Xalbadorrena kasu. “Funtsa Euskal Herrian izatea garrantzitsua da dudarik gabe”, gaineratu du Etchegoinek.

Horregatik hain zuzen ere, Euskal Kultur erakundeak eta INAk (Frantziako ikus-entzunezkoen erakundea) lan amankomuna abiatu zuten 2017an emankizun hauek baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago jada funtsa.

Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. EKE eta INA-ren arteko partaidetza-hitzarmenaren karietara emankizun bakoitzaren mamia laburbiltzen duen fitxa egin dute, testuinguru historikoa eta etnologikoa nabarmenduz. Horrekin batera, euskarazko laburpen bat ere egin dute. Tratamendua, INA-ko dokumentazio arau zehatzetan oinarrituta. Kattalin Totorika eta Maider Bedaxagar arduraru dira lanaz.

Emankinzuak ikusteko hitzordua eskatu behar da (0(033)5 59 93 38 70 telefono zenbakira deituta edota kontsulta@eke.eus helbidera mezu bat igorriz.

Zabaldu: