Mexikoko Ensamble Escénico Vocal abesbatza

Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaet eta Amara auzoetan.

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen astea 2022 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Hala, urriaren 25tik azaroaren 4ra bitartean, bost emanaldi eskainiko dira, doan, Donostiako Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amara auzoetan. Ekimenak donostiarren arten musika korala sustatzea du helburu.

Azaldu dutenez, “Gugana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak”. Izan ere, aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta euren programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Taldeok Mexiko, Ukraina, Polonia, Letonia eta Estoniatik datoz. Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, antolatzen dituzten kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.

Urriaren 25eko 20:00etan, asteartean, Ibaetako Espiritu Santuaren parrokian: Ensamble Escénico Vocal (Mexiko). Urriaren 27ko 20:00etan, ostegunean, AltzakoSan Martzial parrokian: Sophia Chamber Choir (Ukraina). Urriak 31ko 20:00etan, astelehenean, Groseko San Ignazio parrokian: Paderewski Chamber Choir(Polonia). Azaroaren 2ko,20:00etan, asteazkenean, Loiolako Jesusen bihotza parrokian: Koris Maska (Letonia). Amaitzeko, azaroaren 4ko 20:15ean, ostiralean, Amarako Karmeliten elizan: Girls Choir of Musamari Choral School (Estonia).

Zabaldu: