Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da

Sortzaileek norbere arloari dagokion ohiko plaza izango dute euren lan berriak aurkezteko.

Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 7tik 11ra egingo da 57. edizioa, eta aurten ere, 2022ko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko.

Izena emateko epea zabalik da jada. Horretarako www.ahotsenea.eus webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Eskaerak iritsi ahala beteko dira tokiak.

Egitaraua osatzeko irizpideak: 2022urtean argitaratutako diskoa edo liburua izatea; euskaraz izatea; lurralde eta genero oreka kontuan izango da.

Durangoko Azokaren webgunean argitaratu dituzte aurtengo Ahotseneako liburu eta disko aurkezpenen ordutegiak.

Liburuen aurkezpenak

Abenduaren 7an: 18:00-20:30

Abenduaren 8tik 11ra: 10:30-14:30 / 16:00-20:00

Diskoen aurkezpenak

Abenduaren 7an: 14:30-22:00

Abenduaren 8tik 11ra: 11:00-22:00

Zabaldu: