Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma

Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

You may also like

Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik [...]
Alarma Morea taldeak ‘Azala’ izeneko abesti berria aurkeztu du
Posted on 2020-02-03 by KulturSharea
Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma [...]

Page 36 of 57

Zabaldu: