Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira

Posted on 2022-06-06 by KulturSharea

Eleberria hiru ahotsetan dago idatzita: bi adineko pertsonenak dira eta hirugarrena kontrapuntu moduan funtzionatu nahi duen nerabe batena da. Idazleak adinekoen maitasun kontuak nabarmendu nahi izan ditu lan berrian.

Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazlearen (Tolosa, 1973) Atarian eleberriak, kaleratzen duen bigarrena. Donostian aurkeztu du liburu berria Erein argitaletxearen eskutik.

Egileak azaldu duenez, eleberria hiru ahotsetan dago idatzita, “bi adineko pertsonenak dira eta hirugarrena kontrapuntu moduan funtzionatu nahi duen nerabe batena da”. Leandro Hernaniko baserri bateko azken jabea da eta Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartu nahi du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Zugastik kontatu duenez, “bertan dagoela, mendekua gauzatzen hasiko da”. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du Leandro, asmo iluneko gizona da Juan.

Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan duela, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.

Zugastik 21 ataletan banatu du eleberria eta azaldu duenez, trama sei egunetan gertatzen da, “pertsonaiak eurak dira kapitulu bakoitzeko narratzaile”.

Hala, idazleak adinekoen maitasun kontuak nabarmendu nahi izan ditu eleberrian, izan ere, aurreiritzi asko ditugula iruditzen zaio Zugastiri, “gaia ez da asko landu eta hemen hiru maitasun istorio agertzen dira, neskatoa ere lehen maitasunarekin ametsetan dabil”.

Liburuaren lehen zirriborroa 2020an bidali zuen argitaletxera idazleak, itxialdiaren hasieran, baina pandemian zaharren egoitzetan bizi den egoera agerian geratu dela azpimarratu nahi izan du. Liburuan kasualitatez jorratu du gai hori.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 48 of 57

Zabaldu: