‘Agur Etxebeste!’ filma irailaren 27an helduko da zinema aretoetara

Posted on 2019-09-23 by KulturSharea

Aupa Etxebeste! filmaren ildoa jarraitzen duen komedia da Agur Etxebeste!  Eta oraingoan ere Patrizio da istorioaren abiapuntu: erabaki zentzugabeak hartuz bere bizitza hankaz-gora jarriko du eta berarekin batera baita Etxebeste familiaren etorkizuna ere. Aupa Etxebeste! filman bezala, jorratzen diren gaiak aski ezagunak dira. Ez zaizkigu arrotzak egingo komisioak kobratzen dituzten politikarien gorabeherak, zergak ordaintzea saihesten duten pikaroenak. Guztiok ezagutzen ditugu lan egiteko garaian kosta ahala kosta hanka egiten saiatzen diren funtzionarioak.

“Gure zeregina da ez ditzagula hasiera batean negatiboak diren pertsonaia horiek, ustelkeria-kasuak edo funtzionario iruzurtiak erabat gaitzetsi. Azken batean, geure erretratua da eta ez dago egungo gizartearen erretratua den horretatik onik aterako denik”, diote Tel Esnal eta Asier Altuna zuzendariek. Argumentuan aurrera egin ahala, herri osoaren jarrera ezin patetikoago bilakatzen da. Udala ustelduta dagoela jakin arren, nahiago dute ezer ez aldatzea, beldur baitira aldaketek ez ote dieten euren abantaila txikiren bat galaraziko.

Guzti hori komedia moduan mamitua, batzuetan surrealista, egia esan, ia ezinezkoa dirudielako udal batean sen ona nagusitzea. Agur Etxebeste! “demokrazia”-ren inguruko hausnarketa da; eta, batez ere, erdipurdiko gizarte baten balio ezarena.

Aupa Etxebeste! pelikulan familiartekoa zen krisia udalera zabaltzen da eta oraingoa beste film bat bada ere, biak bat datoz tonuan eta geure buruaz barre egiteko gogoan, batez ere. “Sorkuntza-ariketa arras interesgarria iruditu zaigu duela hamalau urteko filmerako sortutako pertsonaiak protagonista dituen gidoi berri bat idaztea”. Aldi berean, gizartea aldatu egin da eta horrekin batera Etxebestetarrak ere bilakatuz joan dira. Aupa Etxebeste! mende aldaketako gizarte haren erretratua zen bezala, Agur Etxebeste! filmak egun gertatzen ari diren benetako gertakariak ditu hizpide.

You may also like

‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar [...]
Iñaki Larraiozek ‘Larra Bideak’ disko berriaren ‘Zerua’ aurrerapen kantua
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Iñaki Larraioz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektua da Larra [...]
Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Adrenalized taldearen ‘Gezurra ari du’ kantuaren bideoklipa
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Adrenalized taldearen Operation Exodus laneko kantua dugu Gezurra ari [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]

Page 48 of 55

Zabaldu: