Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

Posted on 2023-10-31 by KulturSharea

Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu idazleak, horien artean daude Itziar Ituño aktorea, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea edota Maider Egues kazetaria. Sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da liburu berria.

Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) izan zuen sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da gaur Donostian aurkeztu duen Arrakasta izenburuko saiakera. “Bolada batez, konturatu nintzen ez zitzaizkidala ideiak bururatzen idazterako orduan, edo hasten nintzenean blokeatu egiten nintzela”, kontatu du. Ordua, gainerako sortzaileek horrelako krisiak izaten dituztenean zer egiten ote duten edo nondik ateratzen diren krisi horri aurre egiteko galdetu zion Osorok bere buruari. Liburu berri bat idazten hasteko krisia bera baino, arrakasta bera hartu zuen abiapuntutzat egileak eta emaitza gaur Donostian aurkeztu du Elkar argitaletxearen eskutik.

Liburua ontzeko Osorok elkarrizketatu posibleen zerrenda bat osatu zuen eta jendeak berehala eman zion baiezkoa. Hala, hamaika laguneko taldea osatu zuen: Joxemari Agirretxe Porrotx pailazoa, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea, Eva Domingo kazetaria, Maider Egues kazetaria, Jon Garaño zine-zuzendaria, Aizpea Goenaga antzerkilaria, Markel Irizar txirrindularia, Itziar Ituño aktorea eta Gorka Urbizu musikaria. Denei bizpahiru orduko elkarrizketa egin zien idazleak.

Nork bere arlotik eta ibilbidetik, gogoeta egin dute arrakastaren inguruko hainbat gai eta gakori buruz: familiaren babes eta laguntza, berezko dohainak eta diziplina, bidelagun eta konplizeak, txaloak eta kritikak, emakumezkoen zailtasun gehigarriak, inspirazio-une eta geldialdiak, krisiak eta porrotak… Horiekin guztiekin bere esperientzia eta oroitzapenak tartekatu ditu egileak, baita hainbat pentsalariren hausnarketa eta aipuak ere.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 48 of 57

Zabaldu: