Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Posted on 2024-10-09 by KulturSharea

Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik.

Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan.

Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara joan zen bizitzen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Bere karguarekin lotutako hainbat konpromiso zituen, eta pentsatu zuen konpromiso haiek eta senideak bisitatzea uztargarriak izan zitezkeela. Horregatik berekin eraman zuen Yasser, hamabost urteko semea. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. Israelgo armadaren inbasioaren lehenengo momentutik kale gorrian, aita-semeek hara eta hona ibili behar izan zuten iheska, gainerako gazatarrek bezala, aterpe bila baino gehiago –Gazan aterperik ez dago-eta– herioari izkin egiten. Horrela, 85 egun, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte.

Egun haietan, ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak idatzi eta Gazatik mundura bidali zituen Abu Saifek, ahal bezala, adibidez, sakelakoaren mezu laburren bitartez. Gertatuaren lekukotasun aparta ematen duten kronika horiek, bilduta, Gazako egunerokoa osatzen dute. Gazakoa sarraski telebisatua da, bai, baina lan honek berriz ere agerian uzten du ez dela guztiz egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik.

You may also like

‘Eguzki argitan’: Eñaut Elorrietak azaroan argitaratuko duen diskoaren kantua
Posted on 2019-10-22 by KulturSharea
Azaroaren 8an argitaratuko du Eñaut Elorrietak bere bakarkako bigarren [...]
Hibai & the Basauri prison folkies.en ‘Gaubaltz’ kantua
Posted on 2019-10-21 by KulturSharea
Hibai Aiestaranek komposatutako Gaubaltz abestiak tradizio honen parte [...]
‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak Pamiela Etxea
Posted on 2019-10-16 by KulturSharea
Bernardo Atxagak agur esango dio eleberrigintzari gaur aurkeztu duen [...]
Sharon Stoner taldearen ‘Sateliteak’ disko berriaren aurrerapen kantua
Posted on 2019-10-15 by KulturSharea
Bueltan da Sharon Stoner talde oñatiarra. 2012an Puntu bakar batean [...]

Page 43 of 59

Zabaldu: