Euria egin arren, orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Posted on 2024-07-23 by KulturSharea

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik.

Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, kalera irten ziren herritarrek dituzten kezkak eta aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko. Herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko ere erabiltzen dira karroza hauek.

Goizeko 11:00etan abiatu zen desfilea eta amaitzean, Elizondoko Merkatu plazan zain zuten bazkaria herritarrek. Baztandarren biltzarrak bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuen aldeko apustua egiten jarraitu zuen atzokoan ere.

Ondoren, ezagutzera ematen dituzte hiru orga irabazleak. Hala, onenak zeintzuk diren erabakitzeko, epaimahaiak irizpide batzuk hartzen ditu kontuan: originaltasuna, euskararen erabilera, genero-ikuspegia, jantziak eta antzerkia, besteak beste.

Aurtengoan, beraz, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin eta, hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesuarekin.

You may also like

Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik [...]
Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-27 by KulturSharea
Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei [...]

Page 37 of 58

Zabaldu: