Don inorrez taldeak ‘Esku hutsik’ diskoaren ‘Barre ala negar’ kanta aurkeztu du

Posted on 2021-02-12 by KulturSharea

Don Inorrez taldeak Esku hutsik izeneko disko berria argitaratuko du datorren otsailaren 25ean. Imanol Ubeda musikariak gidatzen duen taldearen bigarren lan luzea da, eta dagoeneko entzungai dago albuma irekitzen duen kantua, Barre ala negar izenpean.

“Arruntegia top-zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko”, bezalako esaldiak aurkituko ditugu aurrerapen kantu honetan, baina egilearen hitzetan gehiago du ironiatik desesperaziotik baino.

Dardara hura (2019) singlean americana estilora gerturatu ondoren, lan berrian Mugiro bila lehen diskoko power-pop ildora itzuli da Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean taldeetako kide ohiaren proiektua. Orduko formula errepikatu dute, hain zuzen ere: Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatu dituzte hamar kantu berriak eta musikari talde bera izan du alboan Ubedak: Karlos Aranzegi (bateria eta perkusioa), Jacob Reguilon (baxua eta teklatuak) eta Paco Loco (gitarra, teklatuak eta hotsak). Azken honek egin du ekoizpen artistikoa ere.

You may also like

Izarok ‘Libre’ abestiaren bertsioa berria kaleratu du Cris Lizarragarekin
Posted on 2022-03-03 by KulturSharea
Limones de Oro izeneko diskoa kaleratuko du laster Izarok. Lan [...]
Iñaki Irasizabalek ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ liburua kaleratu du
Posted on 2022-02-23 by KulturSharea
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat [...]
Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek ‘Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak’ liburua aurkeztu dute
Posted on 2022-01-18 by KulturSharea
Euskal Herriko animaliak. Ornodunak liburuaren jarraipena da oraingoan [...]

Page 18 of 59

Zabaldu: