Eskean Kristören ‘Zaldiak negarrez’ aurkezpen kantua entzungai

Posted on 2018-10-17 by KulturSharea

Eskean Kristök azaroaren 9an aurkeztuko du Beste belaze batzuen gozoan izeneko disko berria, taldearen hirugarrena. Iragarri dutenez, Igorreko Kiñu gaztetxean eskainiko dute kontzertua eta bertan grabatu dituzten hamar kantuak entzun ahal izango dira lehenengoz.

Arratiakoak hala ere, Zaldiak negarrez, euren aurkezpen kantua argitaratu dute bideoklip eta guzti.

Talde bizkaitarrak 2012. urtean argitaratu zuen lehenengo maketa eta, haren ondoren, beste bi lan luze argitaratu dituzte: Azote kaldüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016). Bilduma berriarekin beraien soinua gaurkotu eta dotoretu dutela diote, rock&roll klasikoa oinarri hartuta betiere. “Eskean Kristö-ren koktelera partikularrean rock & rollak ezin hobeto konbinatzen du psikodelia, powerpop, punk, blues, bossanova eta latindar doinuekin”. Taldearen arabera bestalde, aparteko grina, gogoa eta indarra jarri da disko honetan.

You may also like

Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik [...]
Alarma Morea taldeak ‘Azala’ izeneko abesti berria aurkeztu du
Posted on 2020-02-03 by KulturSharea
Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma [...]

Page 36 of 57

Zabaldu: