‘Ez gara neutralak’ saiakera aurkeztuko du bihar Gorka Bereziartua kazetariak Landakoko areto nagusian

ARGIAren kazetaritzari buruzko liburua da Gorka Bereziartua kazetariak dakarren Ez gara neutralak saiakera, ideia handiak esplikatu nahi dituena 100 urte bete dituen proiektu komunikatibo txiki baten eguneroko praktiketatik. “Ezin ahaztu nondik gatozen: ez da batere erraza izan euskarazko hedabide hau mendeurrenera iristea. Baina hemen bildu ditugun gogoetetan, iragan hori joan nahi dugun lekura iristeko mapa bihurtu da: informazioa ekoizteko bitartekoak botere talde handien eskuetan pilatzen ari diren garaiotan,gure hizkuntzan informatzea, ARGIAren filosofía kolektibista eta berdin zalea duen medio batean,ezarri nahi duten ordenaren kontra aritzea da. Gu ordea, sinetsita gaude beste era batera informatzen den jendeak bestelako munduak sor ditzakeela. Eta mundu desberdinen horien alde lerratzen gara. Ez gara neutralak”.

You may also like

Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak
Posted on 2022-05-06 by KulturSharea
M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar [...]
Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Posted on 2022-04-21 by KulturSharea
Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko [...]
Agustin Arrietak lau gazteren arteko elkarrizketa dakar ‘Gaueko eztabaidak’ liburuan
Posted on 2022-03-30 by KulturSharea
Hiru gautan banatu du egileak elkarrizketa hau: Lehenak zientziaz, [...]

Page 18 of 60

Zabaldu: