Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak

Posted on 2024-09-10 by KulturSharea

Poeta estatubatuarra bera da nobela honetako protagonista, baina badira beste pertsonaia batzuk ere, tartean Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida artistak. Istorioa XX. mendeko 50eko hamarkadan girotuta dago. Sarasolak dokumentazio lan handia egin du eta birritan izan da Estatu Batuetan.

Beñat Sarasola idazleak (Donostia, 1984) Coca Cola bat zurekin nobela plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Donostiarraren bigarren eleberria da eta, oraingoan, Frank O´Hara poeta estatubatuarraren olerki bat hartu du oinarri gisa hasieran saiakera literario bat izango zena ontzeko.

Liburuak poeta eta MOMA museoko komisarioburua izan zenaren bizitzaren zati baten berri ematen du. 1960ko uda. Estatu espainiarreko pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Txillida artistak ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O’Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia, Miarritze. John Ashbery, Grace Hartigan, Luis Gonzalez Robles, Antoni Tapies, Diane di Prima, Ramos ahizpak. XX. mendeko 50eko hamarkada igaro berritan, AEBetako eta Europako kultur mundua astindu zuten dozenaka izen sartu-irtenean dabiltza kontakizun honetan.

Sarasolak dokumentazio lan handia egin du eta birritan izan da Estatu Batuetan.

You may also like

‘Ateak itxita’ proiektuaren bigarren emaitza: ‘Egoerak’
Posted on 2020-06-22 by KulturSharea
Kukai Dantza taldeak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak Ateak [...]
Skakeitan ft Sua & Xsakara: ‘Apatia’
Posted on 2020-06-21 by KulturSharea
Apatia kantuaren bideoklipa aurkeztu du Skakeitan talde donostiarrak. [...]
‘Bi mahai eta behi bi’, The Binilos taldearen abesti berria
Posted on 2020-06-11 by KulturSharea
The Binilos taldeak konfinamendua hasi aurretik grabatutako irudiekin [...]
‘Amets egin’, EraBateraren disko berriaren aurrerapen kantua
Posted on 2020-06-11 by KulturSharea
Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, Gaizka Salazar musikariak [...]
‘Zurekin batera’ ETS taldearen kantu eta bideoklip berria
Posted on 2020-06-10 by KulturSharea
ETS taldeak aurkeztu duen Zurekin batera kantua itxialdi egoeran [...]
Zea Mays taldeak ‘Hiri Eri’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-06-05 by KulturSharea
Zea Mays taldeak ekainaren 12an eskainiko du zuzenekoa taula gainean [...]

Page 33 of 60

Zabaldu: