Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Posted on 2019-12-03 by KulturSharea

Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri duten bederatzi kantuz osatutako diskoa.

Iñaki Garitaonaindia Gari-ri eta Josu Zabalari diskoa argitaratzeko proiektua ezustean etorri zaie. Hasiera batean, abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua proba izan behar zena, zuzeneko disko bilakatu da orain. Hurrengo egunetan Euskalduna Jauregian aritzeko proba zen Kafe Antzokiko emanaldi hura. Egun horretan baina, bi musikariak taula gainera igo ziren elkarrekin hainbeste urtetako geldialdiaren ostean, eta publikoa eta beraien arteko komunikazio itzela sortu zela nabarmendu dute. Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri duten bederatzi kantuz osatutako diskoa.

You may also like

Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik [...]
Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-27 by KulturSharea
Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei [...]

Page 38 of 59

Zabaldu: