Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz

Posted on 2019-12-19 by KulturSharea

Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa aukeratu dute.

Herrima dugu Suaia eta Lahaine bikoaren musika talde berria. Hip-Hop-aren formatu klasikotik haratago doan proiektua dela diote. Bertan, zuzenean jotako instrumentuen presentzia eta pisua nabari da.

2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelako Kanta Bolibartarraren jaialdian parte hartu ostean, Suaia eta Lahaine taldea osatzea erabaki zuten, Taupaka elkartearen laguntzarekin. Handik eta urtebetera, 2015ean, aurreneko diskoa kaleratu zuten. EP horretan hip-hop-a eta elektronika beraien klase kontzientziak azalarazten duen amorruarekin nahastu ziren.

Lan hura hainbat zuzenekotan defendatu ostean, bi musikarien indarrak beste proiektu batzuetara bideratu zituzten. Aurten, baina, proiektua berreskuratzea erabaki dute Suaiak eta Lahainek hainbat taldekide berrirekin batera; Xixo (Cherry Boppers taldearen perkusio jotzailea), Pagaza (gitarra, trikitixa) eta Markel Andia (dj eta samplerrak Suaia eta Ama Rebel taldean). Formatu berri honi Herrima izena jarri diote; “herriaren errima”.

Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  aukeratu dute. Abestiak Washingtonetik Latinoamerika osoan planifikatu diren estatu kolpeak salatzen ditu, eta aldi berean, herriek beraien etorkizuna erabakitzeko eta bakean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du, kumbia-reggae doinuz lagunduta.

Askapen Sound arduratu da single berri honen musika ekoizpenaz. Bideoklipa berriz, Etchecoy-k ekoiztu du eta honetan, bi mundu elkartzen dira, landa eremua eta hiria, “elkartuko gaituen eraldaketarako mezuaren bila”.

You may also like

Gijongo FICX zinema jaialdian estreinatuko du Iratxe Fresnedak ´Lurralde Hotzak´ dokumentala
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Datorren Azaroaren 16tik 24ra Gijonen izango den Zinema Jaialdian [...]
Josu Goikoetxearen ´Zer luzea negu hau´ liburua kalean
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Neguko hotza, euria, ekaitza… dakar Josu Goikoetxea idazleak Zer luzea [...]
Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]
‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1535455

Page 55 of 55

Zabaldu: