Haurrentzako ‘Altzoko Handia’ izeneko ipuin-bilduma aurkeztu dute

Posted on 2018-11-08 by KulturSharea

Bideoaren egilea: Erein argitaletxea

Handia filmak zabaldu zuen jendartean Migel Joakin Eleizegiren ospea, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazte bat, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zena. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri dio Erein argitaletxeak haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Aurreneko bi izenburuak dira Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa, album formatuan argitaratuak,. Ipuin bi hauen testu poetikoak Koldo Izagirre idazlearenak dira, irudiak berriz,  Irrimarra bikote sortzailea osatzen duten Karmele Gorroño eta Irene Iruretarenak dira.

You may also like

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-25 by KulturSharea
Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez [...]
Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere [...]
Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, [...]

Page 10 of 57

Zabaldu: