Ikasgelan bertsolaritza lantzeko ´bertsoikasgela´ ataria martxan

Posted on 2018-10-19 by KulturSharea

Bideoa: Bertsozale Elkartea

Ikastetxeetako bertsolaritza eskoletarako baliabideak eskura jartzen ditu webguneak: bertsoaldiak, jolasak eta ariketak biltzen ditu, besteak beste.

Lagunekin berriro elkartuta izaten diren solasaldiek, liburu berrien usainak edota birziklatutako zaharren zirriborroek ematen duten entretenimenduak asko arintzen dute irailean ikastetxerako itzulera. Aurten gainera, ikasturte hasiera horren gogorra izan ez dadin, tresna baliotsu bezain jolastia aurkeztu du Bertsozale Elkarteak: bertsoikasgela.eus ataria.
Bertsozale Elkarteak martxan duen hezkuntza proiektuarekin bat egiten duten ikastetxeek, ikasleek zein bertsolaritza irakasleek baliatzeko tresna da. Bertsolaritza eskoletan erabiltzeaz gain, ikasleek gelan landutakoa berreskuratzeko aukera izango dute eskola orduetatik at. Bat-batekoen eta bertso jarrien sorta ederrak, jolasek eta ariketek osatzen dute eskaintza. Irakasleentzat ere abantaila ugari eskaintzen ditu webguneak, gela bakoitzean gaia utzitako lekuan berrartzeko modua izango dute automatikoki edota proposamenak jasotzekoa.

Aurten ere asko izango dira Bertsolaritza ikastetxean proiektua bere egingo duten eskolak. 500 bat ikastetxek egiten dute bat egitasmoarekin, eta hala 25.000 ikaslek baino gehiagok jasoko dituzte bertsolaritza eskolak. Horretarako, Bertsozale Elkarteko 50 irakasle ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira herrialde osoan barrena.

Bertsotarako abilezia gehiago landu edota bestelako zeregin batean bertsolaritzara murgildu nahi duenak gertuen duen bertso-eskolan izena emateko aukera du.

 

You may also like

ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara
Posted on 2020-12-18 by KulturSharea
Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo [...]
Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]
Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen
Posted on 2020-12-05 by KulturSharea
Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda [...]
Modus Operandi taldearen ‘Dantza Gaitezen Hil Arte’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-12-02 by KulturSharea
Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko [...]

Page 25 of 55

Zabaldu: