‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’

Posted on 2021-07-15 by KulturSharea

Erakusketa bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako Tabakalerako bi solairutan. Zortzi argazkilari argentinarren 120 argazki biltzen ditu eta irailean hitzaldiak eta solasaldiak egingo dituzte.

Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 izeneko erakusketak herrialde horretako argazkilaritzan zeharreko ibilbide bat proposatzen du, zortzi profesional entzutetsuren eskutik. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea egin zuten. Guztiek osatzen dituzte Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak.

Lehenengo belaunaldiak 1930eko hamarkadatik 1960ko hamarkadara moldatutako eredu femenino tradizionalaren aurreko interpelazioa irudikatzen du: etxeko emakume burgesa, zeinarentzat ezkontza eta familia baitiren bere bizitza proiektatzeko irtenbide nagusia. Argazkilari haiek beren autonomiarekin eta askatasunarekin eredu hari aurre egin, eta hainbat hiri eta herrialdetan barrena ibili ziren, egokitzen zitzaizkien konplexutasun sozial eta historikoak jasotzen beren kamerekin. Belaunaldi hari Emakume berria edo Neue Frau deitu izan zaio: Lehen Mundu Gerraren ondoren lanaren eta artearen esparruan emakumeen presentzia handia (burgesia ilustratua nagusiki) adierazten duen fenomeno soziologikoa. Argentinan hainbat Neue Frau daude lotura estua dutenak germaniar munduarekin: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fuskova.

Alicia D’Amicok, Alicia Sanguinettik, Julie Weisz-ek eta Adriana Lestidok osatu zuten bigarren belaunaldia, Argentinako une historiko nahasietan lan egin zuen, zehazki 1976tik 1983. urtera bitartean, diktadura militarraren garaian. Emakume argazkilari haietako batzuek Stern, Heinrich, Lisl Steiner eta Fuskovaren ondare dokumentalistarekin jarraitu zuten. Era berean, 70eko hamarkadan sortu ziren lehenengo talde feministak, emakume mugimenduen bigarren boladaren ordezkari, zeinak baliatzen baitzuten Emakume berria kontzeptua etxekotasunaren aginduak zein komunikabideetako eraikuntza femeninoak interpelatzen zituzten haiek izendatzeko, eta orobat bizitzaren maila guztietan genero berdintasunaren alde egiten zuten. Era horretara, zalantzan jartzen dute ezkerrak adierazitako gizon berriaren kontzeptua. Emakume argazkilariek diktaduraren kontrako erresistentzia politikoan eta borrokan parte hartu zuten, demokrazian giza eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartu zuten bezalaxe.

Irudi sekuentziatuak bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako Tabakalerako bi solairutan eta 120 argazki biltzen ditu. Irailean hitzaldiak eta solasaldiak egingo dituzte. Urriaren 12ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.

You may also like

‘3×4=ORAIN’ Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan proiektua
Posted on 2022-09-05 by KulturSharea
3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko [...]
‘Imajinatu Zinemaldia’ erakusketak publikoari egingo dio gorazarre
Posted on 2022-07-13 by KulturSharea
Erakusketa Tabakaleran egongo da ikusgai eta herritarrak, edizioz [...]
Javier Perez artistaren ‘Presentziak Absentziak’ erakusketa ikusgai Donostian
Posted on 2022-07-07 by KulturSharea
Artista bilbotarraren sorkuntza-mundua ezagutzeko aukera ematen du [...]
‘Emma Kunzen unibertsoa’ erakusketa ekainaren 19ra arte, Tabakaleran
Posted on 2022-02-09 by KulturSharea
Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal [...]

Page 1 of 3

Zabaldu: