Itziar Ugartek ‘Egunen alde zuria’ aurkeztu du, itzuleraren eta aldaketaren inguruko eleberria

Oroitzapenak, ziurgabetasuna eta bestelako bizimodu baten aukera ditu hizpide Susa argitaletxearekin kaleratu duen eleberriak.

Hamarkada luzez bere familiarena izandako etxera itzuli da Joana, Itziar Ugarteren Egunen alde zuria eleberriko protagonista. Aldi baterako biziko da bertan, eta badaki etxe horretan biziko den familiako azken kidea izango dela. Idazleak gaur aurkeztu du bere lehen nobela Donostian, Susa argitaletxearen eskutik.

Ugartek azalduenez, duela lau urte hasi zen lana ontzen “oso su motelean idatzitako liburua da”. Hasieran ez zuen argi zein norabide hartuko zuen, baina galdera eta irudi jakin batzuetan sakontzeko gogotik abiatu zen. Denborarekin, bildutako ideiak garatuz joan zen, eleberria osatu arte.

Itzultzailea da Joana, baina ez du lan finkorik. Bordelera joan aurretik erdi airean utzitako harremanak berreskuratzen ari da pixkanaka, eta bizitzako etapa berriari lasaitasunez heldu nahiko lioke. Hala ere, zerbaitek estutzen du, zerk zehazki jakin gabe.

Idazleak elkarrizketan azaldu duenez, jaioterrira itzultzeak bere harreman afektiboak berriro antolatzera ere eramaten du protagonista. Gurasoak, umetako lagunak eta haien seme-alabak agertzen dira Joanaren inguruan. Horrez gain, Bordelen zuen bizimoduaren eta herri txikiko egunerokoaren arteko kontrastea ere landu nahi izan du Ugartek, bereziki erritmoaren eta isiltasunaren aldetik.

Ziurgabetasun horren barruan bestelako bizimodu baten aukera ere ageri da. Bi mutur horien artean mugitzen dira protagonistaren gogoetak. Iraganeko ahotsak gertu sentitzen ditu, eta bere poz eta nekeen artean, eguneroko bizitzako distira uneak berreskuratzen saiatzen da, promesa gutxiko garai batean.

Ugartek azaldu du eleberrian Joanaren egoera pertsonalaren eta bizi duen garaiaren arteko harremana landu nahi izan duela. Mundu azeleratu, kalkulatu eta produktibista batean bizitzeak pertsonen egunerokoan duen eraginaz aritu da, eta gizarteko mugimendu handien eta norbanakoaren bizipen txikien arteko lotura erakusteko interesa azaldu du.

Egunerokoaren eta memoriaren arteko kontakizuna

Mosaiko eran osatu du Ugartek eleberria, eguneroko baten, memoria-liburu baten eta ohar-koaderno baten arteko joan-etorrian. Egitura horren bidez jasotzen ditu Joanaren bizipenak eta gogoetak, baita iraganarekin dituen loturak ere.

Idazketa-prozesuari dagokionez, Ugartek nabarmendu du bilketa-lanak eta entzuteak garrantzi handia izan dutela liburuaren sorreran. Bildutako materialari erritmoa ematea eta kontakizunean sartu nahi zituen elementuak antolatzea izan dira lan handiena eskatu dioten zereginetako batzuk. Halaber, azaldu du idazten ari den bitartean ez duela irakurlea bereziki presente izaten.

Kultur Sharea liburuaren aurkezpenean izan da, eta idazlearekin hitz egiteko aukera izan du.

You may also like

‘Zurekin batera’ ETS taldearen kantu eta bideoklip berria
Posted on 2020-06-10 by KulturSharea
ETS taldeak aurkeztu duen Zurekin batera kantua itxialdi egoeran [...]
Zea Mays taldeak ‘Hiri Eri’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-06-05 by KulturSharea
Zea Mays taldeak ekainaren 12an eskainiko du zuzenekoa taula gainean [...]
Ipuin musikatua: ‘Musika eta kolorez beteriko bidaia’
Posted on 2020-06-02 by KulturSharea
Soinuaren Bidaia taldeko arduradun Alberto Urretxok Musika eta kolorez [...]
‘Korri Punpa Ttak’ Kilometroak jaialdiko abestia
Posted on 2020-05-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen jaialdiko abestia. [...]
Maddi Ane Txoperenak ‘Ene baitan bizi da’ liburua aurkeztu du
Posted on 2020-05-25 by KulturSharea
Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da [...]
‘Urratsez urrats zubiak eraikiz’ Kukai Dantza eta Destino Dance Companyren eskutik
Posted on 2020-05-25 by KulturSharea
Afrikaren Eguna dugu gaur, maiatzak 25, honen harira, Kukai Dantzak [...]
Aguxtin Alkhatek ‘Hutsaren hatsa’ disko berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du
Posted on 2020-05-22 by KulturSharea
Aguxtin Alkhat musikariak Hutsaren hatsa izeneko diskoa kaleratuko du [...]
‘Baina berak’, Nork ostu dit apirila? ekimenaren abesti berria
Posted on 2020-05-18 by KulturSharea
Ane Narbarte ilustratzaileak, Eñaut Aiartzaguena komikigileak, Jon [...]
Lauroba & Alkiza herria – ‘Ez nintzen irten behar’
Posted on 2020-05-15 by KulturSharea
Bi urte igaro dira Lauroba taldea azkenekoz oholtzara igo zenetik. [...]

Page 38 of 64

Zabaldu: