Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2019-12-04 by KulturSharea

Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan ere izango dela iragarri du Andresek.

Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 31n eta gaur Paris izeneko aurrerapen kantua aurkeztu du sare sozialen bidez, “ongi etorriak berriro nire limoizko unibertsora. Pasioaren lorategian zaude orain. Zatoz eta ikusi nola dantzatzen duen bertan maitasunak gainontzeko unibertsoarekin: etxea, iraultza, pasioa, heriotza eta oroitzapenak. Zatoz ikustera nola eusten duten azken hauek lehena, eta nola babesten dituen lehen horrek azken lauak”.

Maitasuna Andresentzat, “zaintza, errespetua, lotura, sostengua, laguntza, konbibentzia, eraikitzea” besterik ez delako. “Hori besterik ez da, eta horregatik da dena. “Zatoz gurekin Paris txiki bat eraiki dugu gure laberintuetan”.

Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan ere izango dela iragarri du Andresek.

Mallabiako abeslariak 2016an aurkeztu zuen bere aurreneko diskoa Om izenpean ondoren, 2018an Eason diskoa kaleratu zuen.

You may also like

Korrontzik ‘Lurra’ aurkeztu du, Aita Mari ontziaren aldeko ongintzazko lana
Posted on 2021-12-02 by KulturSharea
"Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. [...]

Page 18 of 57

Zabaldu: