Jon Gerediagak ‘Kontuz, Ikaro!’ antzezlana kaleratu du

Ikaro mito greziarra abiapuntu hartuta, askatasunari, nortasunari eta gizakiaren kezkei buruzko obra sortu du. Idazle bilbotarrak aktoreek eta panpinek antzezteko pentsatutako testua osatu du.

Jon Gerediagak Kontuz, Ikaro! antzezlana kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Kutxa Fundazioaren Literatura Sarien 58. edizioan Euskarazko Antzerki Saria irabazi zuen lanak, joan den martxoan. Ikaro mito greziarrean oinarrituta, jatorrizko kontakizunetik urruntzen den antzerki proposamena sortu du Gerediagak, gizakiaren barruko minak eta kezkak lantzeko.

Ikaro mito greziarrak preso zuten irlatik ihes egiteko lumaz eta argizariz egindako hegalekin hegan abiatu zen gaztearen istorioa kontatzen du. Gero eta gorago hegan egin nahian, eguzkiaren beroak hegalak urtu zizkion, eta itsasora amildu zen. Mitoak hainbat interpretazio izan ditu historian zehar, eta inspirazio iturri izan da pinturan, musikan eta zineman.

Gerediagak aktoreek eta panpinek antzezteko pentsatutako obra sortu du, mitoaren jatorrizko bertsiotik urrunduz. Absurdoaren eta filosofiaren artean kokatzen den antzezlanak gizakiaren barruko minak eta kezkak ditu ardatz, eta hainbat galdera planteatzen ditu: nor naiz ni, nora noa, zer egiten dut mundu honetan eta nola izan libre?

Kontuz, Ikaro! lanak Kutxa Fundazioaren Literatura Sarien Kontakizun eta Antzerkiaren 58. edizioko Euskarazko Antzerki Saria irabazi zuen. Joan den martxoan jakinarazi zuten erabakia, Ainara Gurrutxagak, Amancay Gaztañagak eta Iñaki Cidek osatutako epaimahaiak Gerediagaren lana aukeratu ondoren.

Edizio berean, Nerea Arrien idazleak Euskarazko Kontakizun Bildumaren Saria irabazi zuen eta joan den astean Gorputzen aldiriak lana aurkeztu zuen Donostian.

You may also like

‘Zurekin’ kantua: Itxaso Sanchez, Uxue Sanchez eta Imanol Iribarren
Posted on 2020-11-13 by KulturSharea
Itxaso eta Uxue Sanchez ahizpek eta Imanol Iribarrenek maiatzean [...]
Xabi Solano, ‘Askatasunaren besoetan’ kantua
Posted on 2020-11-10 by KulturSharea
Xabi Solano trikitilariak plazaratutako Trikitixa Liburua III-k [...]
‘Bila nazazu’, Mikel Markezen kantu berria entzungai
Posted on 2020-11-06 by KulturSharea
Hiru aste dira Esti Markezek Oroitzapenek esnatu naute kantua eta [...]
Iker Laurobak ‘Udaberria’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2020-10-28 by KulturSharea
Iker Lauroba musikariak Udaberria izeneko kanta eta bideoklipa [...]

Page 34 of 63

Zabaldu: