Keu Agirretxea: “Gu han egon ginen” abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Posted on 2019-11-15 by KulturSharea

Keu Agirretxea musikariak gaur gauerdian Ura eta bakea izeneko disko berria emango du argitara plataforma digitaletan. Aurretik baina, Gu han egon ginen kantuaren bideoklipa aurkeztu du. Josu Eizagirrek sortu du bideoa, kantuaren hitzak berriz, Eneko Garmendiarenak dira.

Orain arte zortzi lan argitaratu ditu Agirretxeak bakarlari gisa, Nomadak eta kofrea (2016), Behe presioaren erdigunean (2013), Denbora vs kantuak (2010), Une akustikoa (2008), Fignuh hystreld (2005), Ganbaratik (2003), Uek (2000) eta Improphono  (2017), azken lau hauek disko instrumentalak.

You may also like

Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Haien izenean’ dugu Beietz! taldearen kantu berria
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Haien Izenean izeneko kantua dugu Beietz! taldearen Erraietatik lehen [...]
Eneritz Artetxe antzerkigileak ‘Karanbola hirukoitza’ saiakera aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Eneritz Artetxe antzerkigileak euskarazko antzerkian lanean dabiltzan [...]

Page 43 of 62

Zabaldu: