LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian

Posted on 2021-04-22 by KulturSharea

Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu.

LKN kale artistak sortutako azken lanen bilduma paratu dute Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan. Erakusketak  apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. Honekin batera, artistaren gaineko erreportajeak biltzen dituen 17 minutuko bideoa ere ikusgai dago bertan.

Hala, erakusketa honetan bere lan adierazgarrienetako batzuk aurki daitezke: Osasuna taldeari buruzko marrazkiak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariaren arteko musua, edota Foruzaingoko bi gizonen arteko musua.

Bartzelonan Messiren eta Cristianoren arteko musua marraztu zuen Tvboy bezalako grafitigileen ildotik, artista anonimo nafar honek bere lanetan gaurkotasuneko uneak irudikatzen ditu. “Osasuna taldeko jokalariak, politikariak edota osasun langileak margotzen ditu, heroiak, santuak edo margolan ospetsuetako pertsonaiak bailiran”, azaldu du Iruñeko Udalak.

“Bere lanek gure hiriko artearekiko, zinemarekiko, tradizioekiko, ohiturekiko eta gune enblematikoekiko pasioa adierazten dute. Inoiz Bansksyrekin alderatu izan dute, grafitigile ingelesak hormaren eta edozein unetan suntsi daitekeen pinturaren arteko euskarri bat erabiltzen baitu”.

LKN erakusketa egunero egongo da zabalik goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.

You may also like

Xabi Solano musikaria aktore lanetan estreinatuko da ‘Aitaren Hauspoa’ antzezlanarekin
Posted on 2026-11-06 by KulturSharea
Ximun Fuchsek sortu eta zuzendu du obra, Solanoren bizitzatik eta [...]
Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak “d” letraz hasten diren hitzekin osatu dute ‘Dudak dakarrena’
Posted on 2026-11-05 by KulturSharea
Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratu dute liburua. Umorea eta [...]
Maialen Berasategik bakardadearen erromantizazioa landu du ‘Erreplika’ lehen nobelan
Posted on 2026-10-28 by KulturSharea
Eleberriak idazlegai gazte baten eta hark miresten duen idazle [...]
Uxue Razquinen amaren galerari buruzko lekukotasuna euskaratu du Irati Jimenezek
Posted on 2026-10-21 by KulturSharea
2025ean gaztelaniaz argitaratutako Cómo se le dice adiós a una madre [...]
Jon Gerediagak ‘Kontuz, Ikaro!’ antzezlana kaleratu du
Posted on 2026-10-15 by KulturSharea
Ikaro mito greziarra abiapuntu hartuta, askatasunari, nortasunari eta [...]
Periferiari beste begirada bat eman dio Nerea Arrienek ‘Gorputzen aldiriak’ liburuan
Posted on 2026-10-14 by KulturSharea
Hiriaren bazterreko auzo batean kokatu ditu Arrienek elkarrekin [...]
Gorka Etxebarriak Herri Batasunaren sorreraren testuinguru historikoa aztertu du
Posted on 2026-10-06 by KulturSharea
Euskal Herriko trantsizio garaiko mugimendu politiko, sozial eta [...]
Gizon izateko agindua auzitan jarri du Aritz Galarragak ‘Izan gizona’ saiakeran
Posted on 2026-09-17 by KulturSharea
Gizontasuna nola eraikitzen den eta gizarteak ezarritako gizon ereduak [...]
123…67

Page 1 of 67

Zabaldu: