LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian

Posted on 2021-04-22 by KulturSharea

Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu.

LKN kale artistak sortutako azken lanen bilduma paratu dute Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan. Erakusketak  apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. Honekin batera, artistaren gaineko erreportajeak biltzen dituen 17 minutuko bideoa ere ikusgai dago bertan.

Hala, erakusketa honetan bere lan adierazgarrienetako batzuk aurki daitezke: Osasuna taldeari buruzko marrazkiak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariaren arteko musua, edota Foruzaingoko bi gizonen arteko musua.

Bartzelonan Messiren eta Cristianoren arteko musua marraztu zuen Tvboy bezalako grafitigileen ildotik, artista anonimo nafar honek bere lanetan gaurkotasuneko uneak irudikatzen ditu. “Osasuna taldeko jokalariak, politikariak edota osasun langileak margotzen ditu, heroiak, santuak edo margolan ospetsuetako pertsonaiak bailiran”, azaldu du Iruñeko Udalak.

“Bere lanek gure hiriko artearekiko, zinemarekiko, tradizioekiko, ohiturekiko eta gune enblematikoekiko pasioa adierazten dute. Inoiz Bansksyrekin alderatu izan dute, grafitigile ingelesak hormaren eta edozein unetan suntsi daitekeen pinturaren arteko euskarri bat erabiltzen baitu”.

LKN erakusketa egunero egongo da zabalik goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.

You may also like

Korrontzik ‘Lurra’ aurkeztu du, Aita Mari ontziaren aldeko ongintzazko lana
Posted on 2021-12-02 by KulturSharea
"Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. [...]
McOnak Taldeak ‘Kontrolatzen’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-26 by KulturSharea
McOnak Taldeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko kaleratu duen [...]
Ensemble 0 taldeak ‘Pozgarria da’ kanta eta bideoklipa aukeztu ditu
Posted on 2021-11-09 by KulturSharea
Ensemble 0 taldearekin musika garaikideak beste zentzu bat hartzen du. [...]

Page 23 of 63

Zabaldu: