Metrokoadrokak eta Don Inorrez taldeak antzerkia eta musika uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute

Disko batek eta zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoak osatzen dute Aztia izeneko proiektua.

Don Inorrez taldeak eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak Aztia proiektua aurkeztu dute gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan. Egitasmo horren lehen emaitzak disko formatuan ikusi du argia gaur, eta bigarrena des-deslilurari buruzko antzezlan bat da, kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa.

Azaldu dutenez, “oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika,antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta”.

2023ko amaieran, Imanol Ubeda musikariak gidatzen duen taldeak disko berri baterako hitzak idaztea proposatu zion Oier Guillan idazle eta antzerkigileari. Horretarako, letrak osatzeko ez ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzen den disko oso bat sortzea. Hala, Metrokoadrokako kideak Aztia bakarrizketa idatzi zuen, eta hitz horietatik abiatuta disko osoa konposatu zuten Don Inorrez taldekoek. Lana Cadizen grabatu zuten Paco Locorekin.

Orain, material berria lengoaia eszenikora egokitzeko apustua egingo du musika taldeak Metrokoadroka kolektiboarekin, 2025eko otsailean estreinatzeko asmoz. Kontzertu dramatizatua izango da lan berria, eta horretarako, Imanol Ubedak (ahotsa eta gitarra), Fernando Neirak (baxua) eta Karlos Aranceguik (bateria) eszenaratzean pentsatutako musika emanaldia prestatuko dute. Haien alboan Guillanek dramatizatuko du antzerki bakarrizketa ahotsez, eta proiektura butoh dantza ekarriko duen aktorea batuko zaie, Ainhoa Alberdi, besteek kantatutakoa gorpuzteko asmoz. Idoia Beratarbide izango da proiektuko zuzendari artistikoa.

Guillanek azaldu duenez, “deslilurak ekar dezakeen botere galeraz mintzo da antzezlana, nola deslilurak eraman gaituen batzuetan norberaren boterea delegatzera”.

You may also like

Madeleine taldearen ‘Hura’ abestiaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-10 by KulturSharea
Madeleine (Emo Rock, Donostia) taldeak 2018ko udazkenean [...]
60. hamarkada: euskal kantagintza berria
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Bideoaren egilea: ahotsak.eus 60ko hamarkadan haize berriak iritsi [...]
Euskalgintza eta kulturgintza aro berri baten aurrean
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
UEU eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako Herrigintzaren aro [...]
Gatom raperoaren  ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, [...]
Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]

Page 54 of 58

Zabaldu: