Modus Operandi taldearen ‘Dantza Gaitezen Hil Arte’ abestiaren bideoklipa

Posted on 2020-12-02 by KulturSharea

Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Baga Biga ekoiztetxearen eskutik, oraingoan musika erritmo berriak landu dituzte bigarren lan honetarako. Aurreko diskoko ska-rock binomio horrekin amaitu eta funk, punk, saltsa, rap, reggaetona, dance, pop, tex-mex, latin… estiloetara gerturatu dira diskoa osatzen duten hamar kantuetan.

Lan oso dantzagarri bat sortu nahi izan dute eta horretarako arriskatu beharra zegoela adierazi du taldeak. Hala, hasierako seikoteak hiru aldaketa izan ditu bigarren diskoa grabatzeko eta kontzertuetan defendatzeko. Iñaki Ortiz de Villaba, Ruben Anton eta Andoni Matxainekin batera, Josu Erbitik (bateria), Diego Martinezek (saxoa) eta Joseba San Sebastianek (baxua) osatzen dute orain taldea.

Letrei dagokienez, maitasun eta gai sozialen gaineko letrak sortu ditu Ortiz de Villalba abeslariak. Seikotearekin batera, baina, hainbat kolaboratzaile ere izan dira: La Furia (Amor dulce y salado), Moro (Zure ondoan), Jorgito (Nmelo), Karmele Jaio (Zurekin), Gorka Pastor eta Elena Tormo diseinu lanetan.

Dantza gaitezen hil arte Berriobeitiki Drum Groove estudioan grabatu, nahasi, ekoitzi eta masterizatu du Josu Erbitik 2020ko abuztuan eta irailean.

Diskoaren aurkezpen kontzertua Bilboko Santa Ana aretoan izango da, urtarrilaren 15ean.

You may also like

Gatom raperoaren  ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, [...]
Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]

Page 55 of 59

Zabaldu: