Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ ikuskizuna sareetan estreinatu dute

Posted on 2020-04-03 by KulturSharea

Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute eta Etxean, euren azken ikuskizuna, Youtubeko kanalean estreinatu dute, gaur,  15:00etan.Badakigu egoera arraro samarra ari zaretela bizitzen. Geu ere berdintsu gaude Auskalomendin; etxean sartuta. Baina berri oso on batekin gatoz oraingoan. Badakizue zer ari garen gure etxean egiten? Gure aurtengo ikuskizunak horren inguruan hitz egiten du, hain zuzen ere: etxean sartuta egonda ere zenbat abentura bizi daitezkeen bertan, irudimena eta sudur gorriaren laguntzaz! Eta une hauetan Etxean izeneko ikuskizun berria zuekin partekatu nahi dugu! Ikusi, gogotik barre egin dezazuen”.

Etxean ikuskizuna haur zein helduentzako klown ikuskizun musikala da: “etxeko guztientzat!”, azaldu dute pailazoek. “Denon eskura utziko dugu mundu guztiak geure umoreaz goza dezan”. Pailazoen funtzio historikoetako bat hori izan baita beti; euren komunitatearen barre egiteko beharra asetzea, hain zuzen. “Pertsonak barre egitea beharrezkoa du, ulertzeko, ezagutzeko, hazteko eta errealitatea asimilatzeko”.

Horretarako pailazoek egunerokoaren imitaziora, keinuetara… jotzen dute eta egoeren zorroztasun kulturala leuntzen denean, burla sortzen da eta ondorioz, barrea. “Beraz, egin dezagun barre elkarrekin!”.

You may also like

Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]

Page 56 of 60

Zabaldu: