‘Printzesak eta printzeak’ kanta moldatu eta berriz grabatu du Esti Markezek

Posted on 2021-03-04 by KulturSharea

Azal berritzen (Esti eta Mikel Markez, 2020) diskoaren Printzesak eta printzeak kanta moldatu eta berriz grabatu du Esti Markezek. Olatz Salvador eta Sara Azurza izan ditu horretarako bidelagun. Alaia Martin bertsolariak idatzitako testua da Printzesak eta printzeak, bertsolariaren hitzetan, “maitasun erromantikoaren toxikotasunari idatzitako bertsoak dira; jendarteak bultzatzen duen familia eredua zalantzan jartzeko, zabaltzeko edota bestelako bizitza proiektuak garatzeko gonbidapena. Itxurakeriaren gainetik norberaren ahalduntzea eta askatasuna bultzatzeko asmoz idatziak”.

Esti Markezekin batera, Mikel Markez (gitarra akustikoa), Julen Alonso (pianoa), Ander Zulaika (bateria), Ane Bastida (baxua) eta Arkaitz Miner (gitarra elektrikoa) musikariek ere parte hartu dute kanta berriz grabatzen. 2021ko otsailaren 6an eta 10ean grabatu zuten.

Bideoklipari dagokionez, Nagore Muriel arduratu da bideokliparen zuzendari lanak, ekoizpena eta muntaia egiteaz.

You may also like

Korrontzik ‘Lurra’ aurkeztu du, Aita Mari ontziaren aldeko ongintzazko lana
Posted on 2021-12-02 by KulturSharea
"Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. [...]

Page 18 of 57

Zabaldu: