Rafa Ruedak ‘Oroitz’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2022-07-13 by KulturSharea

Larunbatean, bideoko abeslariek eta beste zortzi lagunek osatzen duten Hamabihots koruak lagunduta, halakoak eta beste batzuk kantatuko dituzte Rafa Ruedak eta bere bandak Elorriko Ganondo parkean, Musikaire Jaialdiaren barruan.

Rafa Rueda musikari bizkaitarrak Oroitz izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Harkaitz Estiballes bertsolariak idatzitako bertsoekin sortutako kanta da Oroitz Koralai Ahots Taldearen laguntzarekin. Calle Sonorak sortu du bideoklipa.

Ruedak azaldu duenez, “aspaldi, amama ondoan, Durangoko bonbardaketaren inguruko dokumentala ikusten ari ginela, esatariak bertan hildako hiru pertsonen izen abizenak aipatu zituen; horietako bat Rafael Billelabeitiarena. Ezer esan barik, amama bere lekutik altxatu eta gelara joan zen. Bueltatu zenean postal zahar horixka horietakoa eman zidan eskura. Postalaren atzealdea begiratu eta lumaz idatzita hauxe jartzen zuen: “Para mi sobrina Felisa, que se siga riendo tanto como hasta ahora”, eta behean sinadura: “Rafael Billelabeitia”. Ordurako 30ak beteta nituen jada baina aurretik ez nuen etxean inolako berbarik entzun gertakizun honen inguruan. Baina ez zen gau hartako aurkikuntza bakarra izan. Haritik tiraka, urte berean Frankistek bere neba barku baten eraman zutela esan ere egin zidan. Gaur da eguna ez dakigula zer gertatu zitzaion ezta non egon daitezkeen bere aztarnak”.

Guzti horrek zer pentsatua ekarri dio beti Ruedari “isildutakoak. Maite dituzunak minetik babesteko asmoz, beldurrak eraginda akaso…Batek daki. Gauza ugari gorde eta isildu ditu herri honek baina zauriak ez dira sendatuko ez bada gure historiaren liburutik ezabatutakoak berriz idatzita”.

Hurrengo kontzertuak

Larunbatean, uztailaren 16an, bideoklipeko abeslariek eta beste zortzi lagunek osatzen duten Hamabihots koruak lagunduta, halakoak eta beste batzuk kantatuko dituzte Rafa Ruedak eta bere bandak Elorriko Ganondo parkean Musikaire Jaialdiaren barruan. Emanaldia doakoa izango da eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da.Bi egun geroago, uztailaren 18an, Rafa Rueda Ermuako Martxoak 8 plazan izango da 22:30ean. Kasu honetan, biko formatuan arituko da.

You may also like

‘Bat’, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
Posted on 2020-04-20 by KulturSharea
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreek sortutako ikus-entzunezko [...]
Zetak – ‘Zeinen ederra izango den’
Posted on 2020-04-20 by KulturSharea
Zetak taldeak berrogeialdian sortu du Zeinen ederra izango den izeneko [...]
Maider Zabalegik ‘Etenean keinu bat’ kanta sortu du
Posted on 2020-04-16 by KulturSharea
Maider Zabalegik itxialdian ondutako kanta berria aurkeztu du. Santi [...]
‘Etenaldia’ izeneko kanta ondu du Aingeru Gorrotxategi musikariak
Posted on 2020-04-16 by KulturSharea
“Egoera honetan, zeintzuk dira gure beldurrak, erronkak... Zerbait [...]
Amak taldeko kideen ibilbideak bideo labur batean bildu dituzte
Posted on 2020-04-15 by KulturSharea
Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solanoren [...]
‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai
Posted on 2020-04-14 by KulturSharea
Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen [...]

Page 38 of 61

Zabaldu: