Serge musikariak aurten argitaratutako bakarkako Enarak itzuli dira diskoko bigarren single-a da Ahantzi ez nazazun kantua.
Zortzi diskoren ondoren, Eraso! eta Osso taldeko Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du Enarak itzuli dira lanean, modu intimista eta akustikoan. Horretarako, hasieratik argi zuen abiapuntua: haurtzaroan zein nerabezaroan urte askoan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzea. Poemak kanta bihurtuta itzuli zizkion iaz lagunari.
You may also like
Posted on 2025-01-09 by KulturSharea
Liburua hiru zatitan banatu du egileak: Hizkuntzatasuna, euskararen [...]
Posted on 2024-12-08 by KulturSharea
Amaiera hunkigarria izan du Durangoko Azokaren 59. edizioak. Benito [...]
Posted on 2024-12-08 by KulturSharea