‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

Posted on 2019-03-07 by KulturSharea

Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar kantuz osatuta dago, oinarrian bere betiko rock estiloa nabari da. Letrei dagokienez, bizitza da lan osoaren gai nagusia, Xabi Camarero abeslariak idatzi ditu Iñaki Lazkanoren laguntzarekin.

Lan berrirako Pello Ramirez eta Alex Sardui musikariak ere izan dituzte lagun bi kantutan.

Taldeak bi urte eman ditu sormenean eta kantuak konposatzen. Iazko amaiera eta aurtengo hasiera artean grabatu dute diskoa Muxikon eta Lorentzo Records estudioetan. Nahasketak berriz, Iñigo Etxebarrietak egin ditu Muxikonen bertan.

Datorren martxoaren 22an ekingo diote kontzertu birari Bilborock-en, zuzeneko gehienak uda garaian izango dira Euskal Herriko agertokietan.

You may also like

Poesiaren ertzei eta mugei buruzko poema liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Posted on 2023-12-04 by KulturSharea
Ulu egiteko bolondres bila liburua gaur aurkeztu du Donostian. Lau [...]

Page 4 of 57

Zabaldu: