Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 11an Luhuson. Obrak heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz.
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean, gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat abiatuko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia
Zuzendaria: Ximun Fuchs
Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo,
Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.