Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Posted on 2021-09-03 by KulturSharea

Hirukoak Amarena aurrerapen kanta aurkeztu du. Lehen diskorako bost bat abesti grabatu dituzte jada, Eñaut Gaztañagarekin.

Urtarrilean esan zuen agur Hesian taldeak. Bertako taldekide izan dira urte askoan Fran Urias eta Ane Bastida, Iñaki Bastida, berriz, Egurra Ta Kitton aritu da hainbat urtez. Musikariek sortzen jarraitzeko gogoarekin ekin diote proiektu berriari eta horretarako Zelanda jarri diote izena proiektuari, “entseatzen hasi ginenean taldekide batek zerrenda bat ekarri zuen, aurretik beste talde batekin erabilitakoa eta hor agertzen zen Zelanda”, azaldu du Uriasek Gaztea irrati katean egin dioten elkarrizketan. Musikariarentzat izen horrek kutsu modernoa du eta euskaraz ere bere esanahia du “nafarra naiz, baina Bizkaian bizi naiz eta Bizkaian zelan da izango litzateke”.

Taldea Beñat Gaztañagarekin aritu da abesti batzuk grabatzen, horietako bat dugu Amarena. Singleak badu William Shakespearen esaldiarekin zerikusia: ”izan edo ez izan, horra hor auzia… hiltzea lo egitea da… edo agian amets egitea”. Aurrerapen kanta honetan hirukoak benetako esperientzia bat kontatzen du, “borroka emozional handi bat utziko digu; amak galdutako umeak aukera eman dio beste bizitza bati, haren ordezkoari”, azaldu dute.

Abesti honekin Hesianekin zuten lotura musikal hori apurtu nahi izan dutela aitortu dute, “egiten ari garena ez dela berdina esateko, beste estilo bat ere egin dezakegula”, dio Uriasek. “Uste dut pop-rock abesti bat dela, moderno xamarra konparatuta orain egin dudanarekin. Abesti indartsu bat da, freskoa”, bukatu du.

Mikel Cubillok zuzendu du Amarena abestiaren bideoa.

You may also like

Gatomek eta Raperuk ‘Prebekario’ kantuaren bideoklipa aurkeztu dute
Posted on 2020-01-02 by KulturSharea
Gatom Bermeoko rap abeslari gazteak Prebekario kantuaren bideoklipa [...]
Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
Yogurinha Borovak umeentzako ‘Sentipenak askatu’ izeneko kantua aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Abestia umeei zuzenduta dago eta maitasun aniztasunari buruz hitz egiten du.

Page 37 of 57

Zabaldu: