(argazkia: Alberto Elosegi)

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoan

Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Osatu dira, beraz, bigarren itzuliko saioak.

2.000 lagunen aurrean, Durangoko Landako guneak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoa hartu zuen larunbatean. Ane Ezenarro Beristain gai-jartzailearen gidaritzapean sartu ziren sei bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.

Mendiluze izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 726,5 puntu. Saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an. Larunbateko puntuazioak horrela geratu ziren: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.

Lehen itzuli osoan bezala, larunbatean ere hurrengo ariketak egin zituzten bertsolariek: binaka zortziko handian, txikian, puntutan eta seiko motzean; eta ganbarako lana, amaitzeko: “Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.”

Epaile lanetan zazpikote hau aritu da zen larunbatean ere, fase osoan bezala: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Bigarren itzulia, osatuta

Lehen itzuliko azken saioa izan zen larunbatekoa eta, hortaz, erabaki da zeintzuk izango diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Horrela geratu da sailkapena.

Bigarren itzuliko saioak horrela geratu dira:

Azaroaren 19an, Amurrion: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi.

Azaroaren 26an, Baionan: Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Unai Agirre Goia.

Abenduaren 3an, Bilbon: Aitor Mendiluze Gozalez, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia eta Saioa Alkaiza Guallar.

Zabaldu: