Kantautorea eta idazlea protagonista izango da poesiari buruzko jardunaldi hauetan, Demoliciones Controladas liburuarekin. Saioa 19:30ean izango da, Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan.
Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu gaur, arratsaldeko 19:30ean. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek hainbat hartuko ditu bere baitan. Baina, aurretik, adituen aurkezpenak izango direla iragarri dute, “egile gonbidatuen testuinguruaren errealitatea eta errealitate poetikoa kokatzen laguntzeko”. Saio horietan ikasle instrumentistek ere hartuko dutela parte nabarmendu dute, “irakurketari doinua jarriz”.
Hala, Anari Alberdi abeslari eta idazleak irekiko du gaur, asteazkena, Itziar Minguez poetak elkarrizketatutako programa. Demoliciones Controladas liburuari buruz hitz egingo dute. Lan honetarako kantautoreak bere euskarazko abesti guztiak gaztelaniara itzuli ditu.
Iazko amaieran, Anarik bere lehen eleberria argitaratu zuen Gari eta goroldiozko (Susa) izenburupean, eta 2023an Demoliciones Controladas (Pepitas de Calabaza) argitaratu du. Liburu horretan, bere ibilbide diskografikoko euskarazko abesti guztiak jasotzen dira, Anarik berak gaztelaniara itzulita. Hauek dira argitaratutako disko guztiak: Anari (1997), Habiak (2000), Zebra (2005), Irla izan (2009), Zure aurrekari penalak (2015) eta Epilogo bat (2016). 2018an Donostiako Adarra Saria jaso zuen azken 20 urteetan egindako ibilbideagatik, bere testuen kalitatearekin eta garrantziarekin «konpromiso argia» zuela nabarmendu zuen saria jasotzerakoan, baita bere musikaren «nortasuna» ere. Musika eta poesia, Anarik ez du bi generoen arteko bereizketa bizi, formatu batean, bere abestietan, bat egitea baizik.
Solasaldi gidatuan Garazi Navas soinujoleak ere parte hartuko du. Navas, Musikeneren graduatua, poesia, antzerkia, dantza eta arte instalazioa bezalako diziplinetako sortzaile eta artistekin elkarlanean aritu da, besteak beste. Gainera, proiektuetan parte hartu du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta sari ugari jaso ditu. Gaur egun, musika garaikidearen eta tradizionalaren arteko harremana ikertzen ari da, interpretazioaren ikuspegitik. Bere ustez, akordeoiak bi aldeak ditu, tradizioa eta abangoardia, oso gutxitan gertatzen den fusio prozesua.
Saioa 19:30ean izango da KMKren ekitaldi aretoan, Santa Teresa komentuan (Donostiako Alde Zaharra).